XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Erabilera mugatua izan duen hizkuntza hartu behar du lan-tresnatzat, eta irakurlego sendoa izan dezakeen talde sozialetan, hain zuzen, aurkitzen du irakurle gutxi.

- Eta, azkenik, eleberria adierazpidetzat hartzeak berarengandik at zegoen munduaz hitz egitera bideratu zuen.

Euskal gizartea aditzera ematea erabaki zuen.

Euskal mundu honetara hurbiltzeko eta bere berri emateko kokagune bat behar zuen.

Talai hori hartzerakoan ez zen idazkari moduan hurbildu Balzac-ek zioenez, bera bere garaiko gizarte frantsesaren idazkari zen, baizik eta inspektore legez; aurrezarririk zeuden arauak betetzen ote ziren ikustera zetorren, inspektore eta epaile zorrotz.

Eta aurrezarririk dauden arau horiekiko daukan onarpen osoak ez die zirrikiturik uzten ez zalantzari, ez galderari, ez bilaketari.

Erantzunak dituen mundua da.

Hartzen duen kokaguneak erabilgarritasunaren esparrura darama testua.

Euskal prosa idatzia bezala erabilgarria izango da, nahiz eta erabilgarritasun hau erdiesteko moduak aldatu egin diren Fikzioa bera bihurtu da oraingo honetan erabilgarri, egien esparruan higitzen zen prosa erabilgarri horrekin kontrastatuz.

Badago Agirreren eleberrietan erabilera mugatuak eskaintzen zizkion euskararen isladarik: ez da falta hizperririk edo-ta zenbait pertsonaiaren ahotsean egiantzekotasuna galtzen duen adierazpiderik.

Hala ere muga horiek ez dira hain estuak, ze euskaraz mintzatzen diren talde sozialak eta euskaraz adierazi izan diren gaiak testuratzen bait azken finean.

Baina zer gerta zitekeen, esate baterako, Garoa Somorrostron kokatu izan balitz eta Somorrostroko sozialista horiek izan balitu protagonista?, edo-ta Kresalako protagonista iskillosduna izan balitz edo Bilboko oihal-saltzailea?.

Jakina, beste eleberri batzu izango ziren, baina hizkuntza bera gatazka-iturri latza bihur zekiokeen.

Eta aukera hauek berauek daramate bere eleberrietan eraikiz doan narratario horren irudiak, K. Etxegarayren hitzak jasoaz, irakurtzen ez duten baina irakurri beharko luketen horiengan aurkitzera kidea, nahiz eta ez zuen iraulketa hori lortu eta seguraski bere irakurle gehienak hortik at lekutu.

Bai. Zaila zen produktu berri honi leku egiten: prosa idatziak ezaguera alorren batean jantziago egiten zuen zuzen-zuzenean, hemen itzulika-itzulika besterik ez; (...).